Sektorea zifretan

Datu orokorrak

Harakintza industria laugarren industria sektoreari dagokio. 22.168 milioi euroko negozio zifra bat ordezkatzen du, Espainiako elikagai sektorearen % 21,6a baino gehiago, alegia Espainiako PIB-BPG osoaren % 2a.

2017 lehenengo seihileko ekoizpen datuak

Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Estatistika Zerbitzuaren esanetan Espainiako hiltegietako ekoizpena 2017ko lehenengo seihilekoan %3.28 milioi tonakoa izan zen; datu horren arabera, 2016ko epe bereko zifrari dagokionez jaitsiera %1,3koa izanik.

Txerrikien kasuan, Espainiako ekoizpen ugarienaren ildotik, portaera oso aldakorra erregistratu da. Urtarrilean, martxoan eta maiatzean 2016an baino haragi gehiago ekoitzi zen, aldiz otsailean, apirilean eta ekainean murrizketa nabarmendu egin zen. Bereziki nabarmentzekoa da apirila, zeinetan 2016an baino %17,2 gutxiago ekoitziko zen, alegia 293.863 t, 2016an erregistratutako 354.870 t-kin konparatuta. Guztira, 2,11 milioi t ekoitzi dira.

Behi-haragiari dagokionez, hazkunde arin bat gertatu da bere ekoizpenean 312.652 t-tara helduz, %1,1 gehiago eta segidako bigarren aldiz aurten ere 300.000 t-tik gora mantenduz.

Ardi-haragian murrizketa mantentzen da bere ekoizpenean; 2017ko lehenengo seihilekoan 58.387 t ekoitzi dira, 2016an baino %1,8 gutxiago. Ahuntz espezieari dagokionez, %12,1aren hazkundea gertatu da, 5.106 t-ak gainditzera helduz.

Jaitsiera izugarria jasan duen beste kategorietako bat zaldi-haragia izan da, %15,5aren murrizketarekin 5.716 t-ra iritsi arte.

Autonomia erkidegoen arabera, ekoizle nagusietan, Katalunia, Gaztela eta Leon eta Andaluzia, ekoizpenaren murrizketa % 4koa izan da, aldiz hurrengo hiru garrantzitsuenek, Aragoi, Gaztela Mantxa eta Galizia, %10,2ko, % 2,4ko eta %1,9ko igoerak lortu dituzte.

2017ko esportazioak lehenengo seihilekoan

Ekonomia, industria eta Lehiakortasun Ministerioak ICEX-eko Estacom-en bidez eskainitako datuen arabera, Espainiako harakintza esportazioen balioak gorantz egiten jarraitzen du. Urteko lehenengo seihilekoan gure herrialdeak haragia eta harakintza produktuak esportatu ditu, horien balioa 3.140 milioi euro ingurukoa izanik; zifra horrek 2016ko epe berean lortutakoak baino % 14,2 gehiago adierazten du.

Espainiako harakintza eta txerriki elaborazioko produktuen esportaziotan % 18,2ko hazkundea gertatu zen urtearen lehenengo sei hilabetetan, aurreko urteko epe berari dagokionez eta 2.500 milioi eurotik gora fakturatu ziren, salmenten bolumena 1,04 milioi tonakoa izanik, beraz, hazkundea % 1ekoa izan zen, Capa Blanca-ko (Interporc) Lanbide arteko Txerriki enpresak argitaratutako datuen arabera.

Produktu motaren arabera, liderrak dira haragi freskoak, hoztuak eta izoztuak; horien atzerriko salmentak 760.021 tonetara (% +0,8) eta 1.839 milioi eurotara (% +21) heldu ziren; jarraian datoz txerrikien hondakinak 142.207 tonako eta 167,4 milioi euroko zifrekin.

Destinoen arabera, Txina lehenengo postuan mantentzen da Espainiako kanpo-merkatuaren bolumenari dagokionez, urtearen lehenengo sei hilabetetan, salmenta guztien % 17 inguruko zifrara helduz, 175.388 tonekin; jarraian dator Frantzia, 163.987 t-kin, Italia, 91.343 t-kin, Japonia, 60.038 t-kin eta Portugal, 57.794 t-kin. Fakturazioan, Frantzia bezero nagusiena da, 445,3 milioi euroko balioko erosketekin, eta jarraian Txina, 285,4 milioi eurorekin eta Japonia 221,3 milioi eurorekin.

Behi-haragiaren datuei dagokienez, bai freskoa eta bai hoztua, diru-sarrerak 322,08 milioi eurokoak izan dira, % 6,3 gehiago, dagokion 87.421 tonen kopururako, hazkundea % 4,7koa izanik. Inportatzaile nagusienak herrialde europarrak izan dira, esaterako Portugal 32.696 tonekin; askoz urrunagotik jarraitzen dioten herrialdeak dira Herbehereak 10.451 tonekin, Frantzia 10.207 tonekin eta Italia 10.157 tonekin. Lehenengo seihileko behi-haragiaren hondakin eta azpi-produktuen salmenten balioa 19,95 milioi eurokoa izan da, guztira esportatutako 10.638 tonak kontuan hartuta hazkundea % 47,3koa izanik, % 14 gehiago.

2016 ekoizpen datuak

2016an, haragi ekoizpenaren hazkundea espezie guztietan gertatu zen, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) argitaratutako hilketa datuen arabera. Txerrikiak 4,06 milioi tonako ekoizpena lortu zuen, alegia 2015ari dagokionez zifra horrek % 5,2ko hazkundea erakusten du. Bien bitartean, behi-haragiaren ekoizpena 637.737 tonakoa izan zen, hazkundea % 1,9koa izanik, eta ardi eta ahuntz-haragiarekin lortutako hazkunde portzentajea berriz, % 1ekoa, 126.341 tonekin.

Esteka honetan MAPAMA-ren hilketa datuak kontsultatu ahal dira.

2016 Kanpo-merkataritza

2016an Espainiako harakintza industriak 2,3 milioi tona esportatu zituen.562 milioi euroko balioarekin, beraz, hazkundea % 16,7koa izan zen bolumenean eta % 14,8koa balioan, DATACOMEX-eko datuen arabera.

Espainiak Danimarkari aurrea hartzean, mundu mailan hirugarren postuan ezartzen da txerrikien herrialde esportatzaile bezala, EEBB eta Alemaniaren ondoren. Bere kanpoko salmentak izan ziren txerrikien 1,5 milioi tona, 3.207 milioi euroko balioarekin, produktu elaboratuen 182.566 tona, 1.150 milioi euroko balioarekin eta hondakinen 396.539 tona 447 milioi euroko balioarekin.

Behi-haragiari dagokionez, haragi eta hondakin esportazioen inguruko balantzea 169.539 tona esportatuetara heldu zen (% 4 gehiago), balioaren terminoetan 610 milioi euroko zifra lortuz, aurreko urtean baino % 7,1 gehiago.

Utilizamos cookies propias y de terceros para ofrecer nuestros servicios y recoger información estadística. Si continua navegando, acepta su instalación y su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información en nuestra Cookien politika